Gure  ikuskizunak :

Euskal Soinu Tresnekin Jolasean

Euskal soinu tresnak ezagutzeko bidaia interaktiboa. Modu ludikoan eta zuzeneko musika erabiliz, haur, gazte eta helduek euskal musikaren munduan murgiltzeko aukera izango dute. Azalpen eta jolas ezberdinen bitartez, soinu tresnak ikusi, jo eta hauen oinarrizko ezaugarriak ikasiko dituzte, betiere modu jostagarri eta dibertigarrian.Eskarmentu handiko lau musikarik eta aurkezle batek gidatutako saio honetan    dantzak, jolasak eta abestiak landuko dira, gure musikaz gozatzeko aukera paregabea eskainiz.

GOZATEGI – G puntua

Hasierako garaietan bezala, disko intuitiboa eta sendoa da, dantzarako bereziki moldatua. Kantu energikoak eta sentikorrak biltzen ditu, amaieran sentsazio dultze bat geratzen zaigula, taldearen zuzeneko emanaldietan bezala. Azken disko honi begiratuta, ez da harritzekoa taldeak izan duen popularitate handitzea ulertzea.

Maddi eta Txalaparta

Istorio polit bat entzun nahi al duzu? Ba, hartu lekua, eta presta zaitez bidaia magiko bat egiteko… Gure ipuinak erabat interaktiboak dira. Istorioak musika eta jolas ezberdinekin uztartzen ditugu. Istorio guztiek giza baloreetan (elkartasuna, elkarlana, begirunea…)hezten dute, eta musika eta artearen munduarekin nahastuz, ikusentzunezko atmosfera eder bat sortzen da.Hezitzaile batek gidatutako istorio hauetan, zuzeneko musika ezinbestekoa da. Horretarako, eskarmentu handiko musikariak izango ditugu gure artean.

XALBADOR SOUND SYSTEM

XALBADORREN MINTZOA SOUND SYSTEM” disziplina artistiko ezberdinak uztartzen dituen ikuskizuna da. Musika, dantza, bertsolaritza, bideo-proiekzioa, hiri-kultura… guztia Xalbador Euskal Herriko bertsolari ezagun eta preziatuaren ikuspegitik.

Maddi eta Txistua

Maddiren beste istorio polit bat , kasu honetan txistuaren istorioa kontatzen da.

ZERU IZPIÑO BAT

Miren euskararen herrian bizi den neskato alaia da. Bere ametsa zeru izpiño bat lortzea da. Ingurukoek hori ezinezkoa dela diote baina… badago ezinezkorik mundu honetan? 

Eta zuk, zeru izpiño bat nahi al duzu?